jueves, 2 de abril de 2009

VINCENT CALLEBAUT


Oso tipo frikia, sar zaitezte bere web orrialdean eta bere proiektuak ikusi:
http://vincent.callebaut.org/projets-groupe-tout.html
bere azkenengo obra "ciudad flotante"a da. Hiri utopikoak, zientzia fikziozkoak diseinatzen ditu, baina zeinek daki, egunen batean...!

viernes, 27 de febrero de 2009

HIRIA EDO H--I--R--I--A ?



zer zentzu du hiriko elementu eta funtzio desberdinak elkarrengandik banatzea? "ni lasai bizi nahi dut, ixilik... nik eztet industriarik nahi nere etxe ondoan... " ba gaur egun ezin da; sentitzen da, baina biztanle pila gea munduan eta ezin gara horrelakoetan ibili. Ekonomiekoena egin behar da, bai diru aldetik baina batez ere fluxu aldetik. Nere ustez.

beste hiri bat




txikitatik pila gustatu izan zaizkit bloke dentsoak, langileen auzoak, planifikatu gabeko hiriak... kanpoko izaera aldrebesa edo/eta itsusia eman dezakeen arren, lehio bakoitzaren atzean etxe bat dago, un hogar. Ho barruan babestuta zaude, ta mila gauza gerta litezke, oso pertsona ona izaten hazi zaitezke nahiz eta kanpoan ijituak egon... beste hiri bat da, beste mundu bat. Uste dut edozein etxebizitza izan daitekeela munduko hoberena. Denbora labur batean eraikitzen da blokea, planta bat diseinatu eta hurrengo denak errepikapenak dira, ekonomia. Bakoitzak zenbaki bat dauka. Erlateri (kolmena) honen barruan non pertsona bakoitza eta etxebizitza bakoitza zenbaki hutsa den, zure mundu propioa sor dezakezu: zure bikoteakin, familiakin... zoragarria da.

jueves, 26 de febrero de 2009