lunes, 1 de junio de 2009

ONE WEEK

Bideo bitxia benetan... eta oso polita! Hemen etorkizuneko etxeak nolakoak izango zirenanren hastapenak eta utopiak azaltzen dira; hala ere, ez didana erabat konbentzitu da azkenean jasotzen duzun mezua etxe aurrekoitziek etorkizunik ez dutela da, eta hori ez da egia..

ENTREGA SANTOÑA UDALETXEA OHARRAK

Entregaren ohar batzuk:
ezin det kalitate oneko pdf rik ezta jpg rik egin, ezta bidali ere. Detaile geheigi ditu artxiboak. Entrega ofizialtzat, har ezazue mesedez entregatutako CD-a, eta ireki dwg artxiboa; "modelo"an (jarri fondo txuria: pantailan eskubiko botoiakin-> opciones-> visual-> colores-> blanco). Presentazioa ez ikusi zeren kalitate txarrekoa da baita.
milesker!

domingo, 31 de mayo de 2009

ENTREGA SANTOÑA UDALETXEA

hona hemen kalitate txarreko jpg bat, gutxienez ideia bat egiteko...

IBON ETA JUANJO; geroarte!

Oso klase interesgarria zuena! Zuen fazeta izkutuak ezagutu genituen, jaja!

Juanjok luxuzko etxeak egiten dituela, eta ez edozein pertsonei gainera! jeje. Ea zorterik duzun eta Shakira ezagutzen duzun!! Uste det baneukala zure etxe bat ikusita, hor hospitaletik gora, Miramon aldea, ez? Alex Ubagorena izango zen edo? Duela urte batzuk ikusi nituen, eta asko gustatu zitzaidan; eta aurten Igeldokoa ikusi nuenean, beste hura gogorarazi zidan; hor nabaritzen da estiloa duzula!! Beno ba, ba zurekin asko ikasi detela esan beharrean nago, hala baita; asko gustatu zait Santoñako erresidentzia egitea; mendiaren kontra jartzearena puntazo bat izan zen, milesker!

Eta hara Ibon! Enekien Santaigo Cirujeda, Ezekiel etabar elkarrekin egon zinetenik Aretelekun, jaja! Ta argazkitan Inhar ere azaltzen zen, edo nire irudimena izan zen? Amaiurren egon ginen berarekin iaz Aranzadikin, ta aurten baita! Esango diot ba. Ba oso interesgarria iruditu zitzaidan egiten zenuena, "modos de habitar" hura. Egia esan, akitekturatik gehien interesatzen zaidan gaia da, "supermuebleplegable" hoiek la bonba dia! Ni etxebizitza minimoakin obsesionatuta nago, karabana batean bizitzea da nire fantasia; xoxa batzuk biltzen ditudanian ta erosten dudanean, en vivo y en directo aztertuko det "modos de habitar" hura ere, zuek bezala!!

Beno ba, laster arte! Eta segi modu hortan irakasten!

IBON ARANBERRIren bidea

Noski baietz!
ni erabat ados nago! zerk ematen dio zentzua helmugari? bideak! zergatik obsesionatu ba, helmugakin? disfruta dezagun bidea! nik ere nire bidea egin nuen, Santiagokoa! eta Santiagora heldu nintzeneko eguna enaiz akordatzen! Beti oroituko dudana, ordea, bidea izango da...


HEDWIG; BERA AURRERA, GU ERE?

Oso garbia da pertsonaiaren bidea: aurrera joatea; mundu guztiok dugu gure bidean aurrera joateko oztoporik, baina berak oztopo handiena zuen: bere gorputza; hala ere, aurrera doa. Gu ere aurerra jarraitu behar dugu, arlo batean ezpada bestean, eta arkitekturan ere, noski. Beharbada oraindik ez dugu Mies edo Le Corbuk zeukaten estilo propioa, eta agian ez dugu inoiz eukiko, baina behintzat hortan saiatu eta jardun behar dugu; nik oraindik ez dut nire estiloa aurkitu; kurtso bakoitzean aldatzen doa, irakaslearen arabera nagusiki jeje. Izan ere, zure estiloa Hedwig-ek bere sexu egoera defendatzen zuen bezala defendatzeko, "hay que tener un par"

MUSIKA ETA HIRIGINTZAren arteko konparazioa

Juanjok musika eta arkitekturaren arteko konparazioa egin zuen bezala, nolakoa litzateke musika eta hirigintzaren artekoa? hona hemen ideia batzuk, azterketa sakon eta luze baten hastapenak izan daitezkenak:

RITMOA-HIRIAREN EGITURA ETA MORFOLOGIA




MELODIA-HIRIAREN XARMA, HISTORIA, ZER KONTATZEN DUEN, FATXADAK...




AHOTSA-HIRIAREN JANZKERA: MOBILIARIO URBANOA, PROPAGANDA... ETA GIZAKIOK